Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Aste Santuan Kirola familian praktikatzeko aukera ezin hobea eskainiko du Kiroldegiak. Adin desberdinetako umeei zuzendutako ekintza desberdinak egongo dira;

  • Apirilaren 20an, zapatuan: zumba 8 urtetik gorakoentzat eta lur-gynkana 6 urtetik gorakoentzat.
  • Apirilaren 21ean, domekan: aquagym eta ur-gynkana 6 urtetik gorakoentzat.
  • Apirilaren 22an, astelehenean: gorputz adierazpena 6 urtetik gorakoentzat eta yoga 4 urtetik gorakoentzat.

Izena emoteko azken eguna apirilaren 20an izango da eta prezioak ondoko hauek dira:

  • Guraso bat + ume bat: 6 euro ekintza bakoitzeko bazkideentzat eta 7,50 euro ekintza bakoitzeko ez bazkideentzat.
  • Guraso biak + ume bat: 8 euro ekintza bakoitzeko bazkideentzat eta 9,50 euro ekintza bakoitzeko ez bazkideentzat.

Argibide gehiago: 94 619 32 31