Albisteak

Esta imagen se abrirá en una nueva ventana. 

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Miguel de Cervantes, William Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega puntako idazleen heriotza egunarekin bat eginez eta irakurketa eta argitalpen industria sustatu eta idazleen eskubideak babesteko helburuarekin.

Bakioko Liburutegiak, irakurle guztiei, liburuen munduan murgilduz, egun hau ospatzera gonbidatu gura dautse. Hurbildu zaiteze beraz Bakioko Liburutegira eta irakurketaz gozatu, irakurketa behar gisa sentitu, irudimena piztu eta atsedena hartu.

Egun horretan, Liburutegira hurbiltzen direnentzat eta liburu bat hartzen dabenentzat opariren bat egongo da. Hezi, hazi eta hasi irakurtzen!!!