Albisteak

 

Datorren apirilaren 29an eta 30ean, astelehen eta martitzenez, arratsaldeko 4:30etik 5:30era, Bakioko Haurreskolak ateak zabalduko ditu, bere zerbitzuak ezagutzeko asmoz.

Urkitza ikastetxe publikoaren ondoko Haurreskolan 0tik urtebetera eta 1etik urte bira bitarteko neska-mutikoak inskribatu ahal izango dira.

Bakioko Haurreskolan izena emateko epea zabalik maiatzaren 2tik 10era bitartean

Datorren maiatzaren 2tik 10era bitartean, Bakioko Haurreskolan izena emateko epea zabalduko da.

Bakioko Udalarentzat Haurreskola zerbitzu estrategikoa da herrian hezkuntzaren proiektu integrala ezarri ahal izateko.

Bakioko Haurreskolak lau ikasgela ditu, bi urte batetik beherako umeentzat eta beste bi urtebeteko edo handik gorako umeentzat. Orotara eskaintzen diren plazak 38 dira:

  • 0tik urtebetera (16 plaza)
  • 1etik urte bira bitartekoak (22 plaza)

Zalantzak argitzeko honako hauxe da harremanetarako telefonoa: 94 619 40 79. Era berean, hona hemen posta elektronikoaren helbidea: bakio.bakio@haurreskolak.eus.