Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Datorren maiatzaren 5etik aurrera, Afrikako dantzen tailerra hasiko da Kiroldegian, Haria elkarteak antolatuta. Bakion harreran hartutako migratzaileak jardungo du irakasle gisa.

Lau saio emango dira (maiatzaren lehenengo asteko domekan eta hurrengo hiru domeketan) eta parte hartu ahal izateko 20 euroko ekarkina ordaindu beharko da; kopuru hori oso-osorik emango zaio irakasle lanetan arituko den pertsonari.

Izena emateko: hariaelkartea@gmail.com.