Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Mungialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak, pertsona nagusien bizi kalitatea hobetzeko helburua daukan JAGOTEN proiektuaren barruan, "Jagoleentzako Erlajatzen ikasteko eta Ongizate emozionala lantzeko tailerra" ipiniko dau martxan maiatzaren 9tik bagilaren 13ra arte, 18:30etik 19:30era, Mungiako Kiroldegian.

Jagole ez-profesionalei eta mendeko pertsonen senideei eskainitako ekintza da; bertan, eguneroko ariketa praktikoen bitartez estres momentuak gestionatzen ikasiko da eta ongizate emozionala estimulatzeko balioko dau.

Aldez aurretik emon behar da izena.

Informazino gehiago:
Mungialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea
Aita Elorriaga 17-behea (Mungia)
94 404 77 07 (Nerea)