Albisteak

 

Bakiok programa betea antolatu dau maiatzerako.

Ekitaldiak

2tik 31ra
Bakioko udako kirolekuetarako (3-11 urte) izena emoteko epea zabalik Kiroldegian.

4
Kirol-Salbamendua Kiroldegian, 17:00-19:00, izena emotea: mungiait@gmail.com edo 744405803

4
Bakioko Abesbatzaren kontzertua, Udaberriko Abesbatzen Jaialdian, 20:00etan, Erandion.

4-5
Sukaldaritza eta eskulan tailerrak, 13-17 urteko gazteentzat, 17:00-21:00, Gaztelekuan

5, 12, 19 eta 26an
Afrikako dantzen tailerra 11:00etan Bakioko Kiroldegian, Hariak antolatuta. Izena emotea: hariaelkartea@gmail.com

7
Bilboko Arte Ederretako Museora bisita, Marta Txorik antolatuta (izena aldez aurretik emon: 696110909 )

10
Elkarbizitza tailerrak gurasoentzat, 17:00-18:30, Kultur Etxean, Guraso elkarteak antolatuta (izena emon aldez aurretik: urkitza.gurasoelkartea@gmail.com)

10
Haurreskolan matrikulatzeko azken eguna

11-12
Eskupilota eta txibien arraintza, 13-17 urteko gazteentzat, 17:00-21:00, Gaztelekuan

12
Yoga saioa Kiroldegian, 10:30-12:30

16tik aurrera
Musika Eskolako ikasleek matrikulazinoa egiteko epea

16
Hitzaldia: “Etiopiako bidaia”, 19:00etan, Kultur Etxean, Marta Txorik antolatuta.

17
Elkarbizitza tailerrak gurasoentzat, 17:00-18:30, Kultur Etxean, Guraso elkarteak antolatuta (izena eman aldez aurretik: urkitza.gurasoelkartea@gmail.com)

18
Basigoko Jaiak.

18
Doako sarrera Txakolingunea bisitatzeko

18-19
Just dance eta Wii txapelketa, 13-17 urteko gazteentzat, 17:00-21:00, Gaztelekuan

20tik aurrera
Eskolako obraren eraginez, Liburutegia itxita egongo da eta Kultur Etxeak hurrengo ordutegia izango dau: goizero: 9:30-14:00 eta astelehen , eguazten eta eguenetako arratsaldeetan: 16:30-20:30

23
Irakurketa Txokoa “La amiga estupenda” Marta Txorik dinamizatua Liburutegiaren laguntzaz, 19:00etan, Kultur Etxean

24
Elkarbizitza tailerrak gurasoentzat, 17:00-18:30, Kultur Etxean, Guraso elkarteak antolatuta (izena eman aldez aurretik: urkitza.gurasoelkartea@gmail.com)

25
Ardo berezien dastaketa azaldua Elena Uriguen sumillerraren eskutik, 12:00etan,  Txakolingunean (izena eman aldez aurretik Txakolingunean, 10€: 946028513 edo txakolingunea@bizkai.eus. Leku kopurua mugatua)

25
Pintxo-pote, 12:00etan, Gure Etxean.

25-26
Eskubaloia eta agur jaia, 13-17 urteko gazteentzat, 17:00-21:00, Gaztelekuan

28
Hitzaldia: “Pentsiodun eta Jubilatuak”, 19:00etan, Kultur Etxean, Marta Txori eta Gure Etxea elkarteek antolatuta.

31
Jaietako Kartel Lehiaketarako lanak aurkezteko azken eguna.

Maiatzaren amaieran Udabarriko BST Txapelketa izango da

IKASTAROAK

BERBALAGUN: Berbalagunen taldeak doan AEKren eskutik (argibide gehiago Kinttopeko@eak.eus edo 607 601 302 whatsapp-ean).

EUSKARA IKASTAROAK, AEKren eskutik. Argibide gehiago: Kinttopeko@aek.eus, 607 601 302

GURE  ETXEAK antolatuta: Yoga aulkian eta Amigurumis. Izen-emoteak Gure Etxean

HARIAK antolatuta: Afrikako dantzak eta yoga. Izen-emoteak: hariaelkartea@gmail.com

MARTA TXORIK antolatuta: Hipopresiboak, Saloi Dantzak eta Mantentze-Gimnasia. Izen-emoteak: 696 110 909

KIROLDEGIA: lur jarduerak (HIT, GAP, pilates, spin bike eta X-FIT) eta adin guztientzako ur-jarduerak.

MUNGIALDE, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea: Erlajatzen ikasteko eta ongizate emozionala lantzeko tailerra. Jagole ez-profesionalei eta mendeko pertsonen senideei eskainitako ekintza. Eguenetan, maiatzaren 9tik aurrera. Izena emotea: 944047707

ERAKUSKETAK:

Apirilaren 24tik Maiatzaren 31ra arte: Serigrafia tailerretan parte hartutako umeen lanen erakusketa, Udaletxean.

Maiatzaren 5era arte: “Emakumeak hitza eta bizitza” erakusketa Txakolingunean.

Maiatzaren 8tik aurrera: “Naturaleza sublime” erakusketa Txakolingunean.

Zehaztasun gehiago Kultur Etxean 94 619 33 69