Albisteak

 

Gizarte Zerbitzuetako Mungialde Mankomunitateko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak Osasun Jaia antolatuko dau hamabosgarren aldiz, astialdi ekintza baten bitartez, Mungialdeko herritarren artean bizimodu estilo eta jarrera osasuntsuak bultzatzeko asmoz.

Horretarako, maiatz osoan, Mungialdeko hainbat talde eta alkarteren laguntzaz, ekintza ludiko eta parte hartzekoak gauzatuko dira gure eskualdeko kolektibo ezbardinak inplikatuz: umeak, gazteak, gurasoak, nagusiak eta abar.