Albisteak

 

Azken urteotan bezala, udarako TAOko beharginen kontratazioa Bakioko Udalak azpikontratatzen duen enpresa baten kontura izango da.

Gauzak horrela, Bakioko Udalak aukeraketan parte hartzeko interesa duten herritar guztiei deitu nahi die curriculum vitae udaletxean aurkez dezaten, astelehenetik barikura, 8:00etatik 14:00etara, edo hurrengo e-mailaren bidez, maiatzaren 19ra arte, domeka: udala@bakio.org.

Hautaketa prozesua udalari ez dagokion arren, garrantzitsua da interesdun guztiek prozesuaren berri izatea, aukeraketari ahalik eta gardentasunik handiena emateko.