Albisteak

 

Oraingoa ere, Urkitza eskolako guraso elkarteak eta Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitateko Adikzioen Prebentzinorako Zerbitzuak umeen gurasoei zuzendutako tailerrak antolatu ditu.

Guztira hiru saio izango dira;

  • Maiatzaren 10ean, 2-6 urte bitarteko umeen gurasoei zuzendutako tailerra izango da.
  • Maiatzaren 17an, 7-8 urteko umeen gurasoei zuzendutako tailerra izango da.
  • Maiatzaren 24an, 10-12 urteko gaztetxuen gurasoei zuzendutako tailerra izango da.

Saioak Kultur Etxean izango dira arratsaldez, 17:00etatik 18:30era, eta lehenengo bi saioetarako, gurasoek zaintza zerbitzua izango dute, tailerrak izan bitartean umeak jagon ditzaten. Tailerretan parte hartzeko, nahitaezkoa izango da aldez aurretik izena ematea.

Harremanetarako e-maila: urkitza.elkarbizitza@gmail.com.