Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

Pasadan apirilaren 13an Izar Txiki Abesbatzak Santanderreko Mercedes ikastetxeko koroagaz abestu dau, truke bat izango dan lehenengo pausua emanez.

Bakioko umeen abesbatza orain dela hiru urte hasi zan urtero ekintza berezi bat egiten: Bizkaiko umeen abesbatzen topaketetan parte hartu dau bi urtez eta oraingoan Santanderrera joan da beste koro bateko umeekaz eguna pasatzera eta abestera.

Goizean goiz urten eben Bakiotik eta arratsaldera arte hango umeekaz harremanetan egon ziren. Kontzertua 17:30etan izen zan eta ekitaldia oso jendetsua izan zan.

Egun berezia izan zan danontzako. Hango umeek gure kultura eta hizkuntza ezagutu eben, hemendik eramandako abesti eta musikaz gozatu ahal izan eben eta gure jolasetara jolastu eben. Bakioko umeentzako ere oso aberatsa izen zan: koroan abesten daben beste ume batzuk ezagutu ebazan eta harreman ederra sortu eben.

Ea hurrengo urtean Bakiora datozen!