Albisteak

 

2019ko maiatzaren 9an, eguena, arratsaldeko 7etan, ohiko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren barri emon gura deutsegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoak izango dira:

Aztergaiak

  1. 2019ko martiaren 28an egindako ohiko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
  2. 2019ko apirilaren 1ean egindako aparteko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
  3. 2019ko apirilaren 29an egindako aparteko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
  4. Alkatetzaren dekretuen barri emon.
  5. 2019ko udal aurrekontuaren aldarazpenaren 5. espedientea onartu, kreditu gehigarriaren modalidadean, hala behar balitz.
  6. Lehen Hezkuntzako “Urkitza” ikastetxeko patioko obren proiektua onartu, bai eta, kontratazino espedientea be.
  7. 2019ko ekitaldiari jagokonez, Bakioko kultur eta kirol alkarteek diru-laguntzak jasoteko eskabideari buruzko deialdia onartu, hala behar balitz.
  8. Bakioko hondartzako erabilera-araubidea eta jarduereak arautzen dauzan ordenantzearen aldarazpena hasikera batean onartu, hala behar balitz.
  9. Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoaren Batzar Nagusiak Partzuergoko Estatutauk Estatutuen aldaketa onetsi dauala eta, aldaketa horreri burzko erabagia hartu.
  10. Udal-kiroldegia erabilteko araudiaren aldarazpena hasikera batean onartu, hala behar balitz.
  11. Udal kiroldegian antolatu eta garatzen diran kirol jardueretan izena emoteagaitiko prezio publikoak arautzen dauzan ordenantzaren aldarazpena hasikera batean onartu, hala behar balitz.
  12. Landa Katastroko 21, 258 eta 28 lursailen erabilera eta kudeaketa LURGAIA FUNDAZINOAREN esku lagatzeko hitzarmena behin betiko onartu; izan be lursailok Bakioko Udalaren ondare-ondasunak dira.
  13. 2019ko udal aurrekontuaren aldarazpenaren 6. espedientea onartu, kreditu transferentzien modalidadean, hala behar balitz.
  14. Bakioko Estepona ibaiari jagokonez, uriolen aurka babesteko obren burutzapena eta ingurumen-hobekuntza -Bakea eta Solozarre eremuetan laminazino lautadak sortzeko- proiektua idazteko zerbitzuen kontratazinoari buruzko espedientea onartu.
  15. Eskaerak eta galderak.