Albisteak

 

Marta Txorik, Bakioko patchwork taldeak Etiopiako Meki herriko “Kidist Mariam” zentrora egindako bidai solidarioaren ganean berbaldi bat antolatu du, maiatzaren 16an, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean.

Meki herriak “Kidist Mariam” prestakuntza zentro gisa ezarri du bertako emakumeek sukaldaritza zein joskintzako ikasketak osatzeko helburuarekin. Orain arte Bakioko patchwork taldeak aipatutako zentroari elkartasuna helarazi nahi izan dio urtero ohegaineko solidario baten zozketa antolatuz baina oraingo honetan, “Kidist Mariam” zentrora bidaia antolatu nahi izan dute, joskintzako irakasleei patchwork teknikak, poltsak eta jantziak egiteko aholku eta ideia guztiak partekatzeko asmoz. Hortaz, hitzaldian bidaiaren nondik norakoak eta bizi izandako esperientziaren barri ezagutzeko aukera izango dugu.

Era berean, Etiopiako “Kidist Mariam” prestakuntza zentro honeri elkartasuna adierazi eta laguntza ekonomikoa eman nahi dioten pertsonek aukera izango dute ondorengo kontu korronte zenbakian diru-sarrera edo transferentzia eginez: PROYDE-LIVING-MEKI- ES17 0030 1426 5400 0232 4271( Kontzeptua: p.1157).