Albisteak

 

Datorren ikasturterako ”Urkitza” ikastetxeak beste gela bat beharko du matrikulazioaren gorakada dela eta. Beharrizan horren aurrean, Eskola, Hezkuntza Saila eta Udalaren erabakia izan da egokiena dela Kultur Etxeko gela bat erabiltzea, hain zuzen gaur egun liburutegia dena, eskolaren eraikina handitu ahal izan arte. Hori dela eta, ekainetik aurrera, udan zehar, beharrezko egokitze-lanak egingo dira Kultur Etxean, besteak beste liburutegia umeen ludotekara mugitu; horretarako, maiatzaren 20tik aurrera (20a barne)liburutegia eta ludoteka itxita egongo dira harik eta lanak amaitu arte. Kultur Etxeko beste zerbitzu guztiak ohi bezala erabili ahal izango dira, kontuan izanda maiatzaren 20tik aurrera udako ordutegia izango dutela Kultur Etxean.

Kultur Etxeko udako ordutegia:

  • Goizez: astelehenetik barikura, 09:30-14:00
  • Arratsaldez: astelehen, eguazten eta eguenetan, 16:30-20:30
  • Martitzen eta bariku arratsaldeetan ITXITA

Ikasketa-gelen udako ordutegia:

  • Goizez: astelehenetik barikura, 08:00-14:00
  • Arratsaldez: astelehen, eguazten eta eguenetan, 16:30-20:30
  • Martitzen eta bariku arratsaldeetan ITXITA