Albisteak

 

Maiatzaren 18an ospatuko den Nazioarteko Museoen Eguna dela eta, sarrera doanekoa izango da Bakioko Txakolingunean.

Dastaketa azaldua Txakolingunean Elena Uriguen sumillerraren eskutik

Ganera, Bakioko Txakolinguneak ardo tradizionalen dastaketa bat antolatu du maiatzaren 25erako, zapatua, 12:00etan. Dastaketa Elena Uriguen sumillerrak gidatuko du.

Horretarako, dena dela, aldez aurretik izena eman beharra dago Txakolingunean, edo 94 602 85 13 - 94 619 33 95 telefonoetara deitu edo e-mail bat bidali txakolingunea@bizkaia.eus helbidera.

Jardueraren prezioa 10 eurokoa da.

Plazak mugatuak dira.