Albisteak

 

Udalbatzak maiatzaren 9ko osoko bilkuran onartu zuen udalerriko elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia. Deialdi hori kultur eta kirol jarduerak diruz laguntzeko ordenantzan oinarriturik dago.

Gauzak horrela, dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu da, maiatzaren 13tik ekainaren 14ra arte (14:00ak arte), hain zuzen ere.

Hona hemen eskabideak aurkezteko agiriak eta eranskinak:

Deialdia (PDF 50KB)

I. eranskina (PDF 86KB)

II. eranskina (PDF 63KB)

III. eranskina (PDF 62KB)

Argibideak (PDF 36KB)

Era berean, honako ohar garrantzitsuen berri eman nahi dizuegu:

Deialdiari buruzko ohar garrantzitsuak


  1. Eskabideak aurkezteko epea: maiatzaren 13tik ekainaren 14ra arte (14:00ak arte).
  2. Eskaeran ezinbestean jaso beharko da eranskinetan azaltzen den informazioa, balorazio-irizpideak behar bezala baloratu ahal izateko. Beraz, eranskinak derrigorrean bete behar dira.
  3. Gastuak sarrerak baino handiagoak izango dira betiere, dirulaguntza jaso ahal izateko. Halaxe ezartzen da 38/2003 Legearen 19. artikuluaren 3. idatz-zatian: “emandako dirulaguntzaren zenbatekoak ezin du inola ere gainditu lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera”. Hori guztia deialdiaren 11. idatz-zatiak ezarritakoarekin bat etorriz.
  4. Dirulaguntza honen helburua honakoa da: Bakioko Kultur, gizarte eta kirol elkarteek 2019an programatutako ohiko jarduerak diruz laguntzea, saritzea eta baloratzea. Beraz, urteko ohiko funtzionamendua laguntzen da diruz eta elkarteak jarduerak aurrera eramateko dituen gastu arruntak.
  5. Behin eskaerak aurkezteko epea amaituta, Udalak eskaerak aztertu, balorazioak egin eta beharrezko ebazpena hartuko du, legezko prozedurari jarraituz. Horren ondoren, dirulaguntzak emango dira.
  6. 2019. urtea amaituta, 2020ko urtarrilaren 31n amaituko da justifikazioa egiteko epea eta horretarako sarrera eta gastu guztien balantzea aurkeztu beharko da. Dirulaguntzen banaketarekin batera emango ditugu horretarako zehaztasunak eta erabili beharko diren inprimakiak.