Albisteak

 

Udalbatzak maiatzaren 9an egindako osoko bilkuran onartu du txakurrak hondartzara sartu ahal izatea urte osoan zehar.

Debekuak hondartza denboraldiari baizik ez dio eragingo, hau da, txakurrak ezingo dira hondartzan sartu denboraldiak iraun bitartean, ekainaren 1etik irailaren 30era arte. Ordenantza aldizkari ofizialean argitaratu behar da eta, behin alegazio epea gaindituta, behin betiko onartuko da.