Albisteak

 

Udako denboraldia oso hurbil dago eta, dakizuenez, Udalak pertsonala behar du udan izan ohi den lanaren hazkundeari aurre egin ahal izateko.

Pasa den urtean lan poltsa bat sortu genuen igeltsero ofizialen kontratazioak egiteko. Lan poltsa hori oraindik ere indarrean dago; beraz, aurten ere kontratatzeari ekingo diogu iazko azterketen bidez ezarritako hurrenkerari jarraituz.

Bi administrari laguntzaileren premiari dagokionez, jakinarazi nahi dizuegu langile horiek Behargintzaren bidez kontratatuko ditugula. Hori dela eta, zerbitzu horrekin harremanetan jartzea aholkatzen dizuegu, hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko.