Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean zabalduko da 

Urkitza eskolako guraso elkarteak antolatuta, datorren maiatzaren 31n, barikua, berbaldi interesgarria izango da Txakolingunean, 17:30ean, “Hezur-muin emailea izateak handi egiten zaitu” izenburuaren pean; hizlariak Patricia Rodríguez eta Mónica Delgado izango dira, Bizkaiko transplante koordinatzailea eta Basurtuko Ospitaleko transplante koordinatzailea, hurrenez hurren.

Gurasoek hitzaldira joateko erraztasun gehiago izan ditzaten, umeentzako zaintza zerbitzua eskainiko da.