Albisteak

 

Maiatzaren 23an, eguenez, arratsaldeko 7etan, aparteko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren barri emon gura deutsegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoak izango dira:

Aztergaiak

  1. Ondorengo zerbitzuaren kudeaketa adjudikatzea: Bakioko bide jakin batzuetan ibilgailuak aparkatzeko denbora mugatzeari, antolatzeari eta kontrolatzeari buruzko zerbitzua.
  2. Ibarratorre kalea urbanizatzeko obren proiektua behin betiko onartu, hala behar balitz, beti be José Antonio Aldecoa jaunak aurkeztutako alegazinoaren ganeko ebazpena hartu ostean. Eta, azkenik, obrak gauzatzeko beharrezkoak diran ondasun eta eskubideei buruzko nahitaezko desjabetze-espedienteari hasikerea emon.
  3. 2018-2019 ikasturteari jagokonez, euskera ikasteagaitiko dirulaguntzaren deialdia onetsi, hala behar balitz.
  4. Lankidetza-hitzarmen hau onartu, hala behar balitz: Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bakioko Udalaren artekoa, Gaztelugatxeko (Urizarreta) zerbitzuak kudeatzeko.