Albisteak

 

Herritar guztiei jakinarazi nahi diegu dagoeneko euskara ikasteagatiko dirulaguntzak egiteko eskaera epea zabalik dagoela. Eskabidea 2019ko urriaren 1era arte (eguerdiko 14:30era arte, hain zuzen) egin ahal izango da eta 2018/2019ko matrikularen %30eko laguntza emango da gehienez, 95 euroko muga ezarrita. Eskaera egin ahal izateko honako baldintzak bete beharko dira:

  • Bakion erroldatuta egotea.
  • Gutxienez %75etik gorako asistentzia izatea.
  • Bakioko Udalarekin zorrik ez izatea.

Era berean, udaletxean honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Euskaltegiak aprobetxamendu eta asistentziaren gainean egindako egiaztagiria.
  • Bankuko ordainagiria.
  • Kontu korrontearen zenbakia.

Eskaera hilabetean ebatziko da eta diru-laguntzak urtea amaitu baino lehen banatuko dira.

Oinarriak (PDF 38KB)