Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Hurrengo domekan, ekainak 2, Guraso Elkarteak Alardone oilategia ezagutzeko irteera antolatu du goizeko 11etan.

Parte-hartzaileak eskolatik irtengo dira eta, bisita amaituta, patata tortillaz, pintxoez eta edatekoez gozatzeko aukera izango dute.

Irteeran parte hartzeko, nagusiek 3 euro ordaindu beharko dituzte.

Izena eman aldez aurretik honako helbide honetan: urkitza.gurasoelkartea@gmail.com.