Albisteak

 

Ekainaren 1ean, zapatuan, Sasiarte mendi taldeak 11 kilometroko ibilbide bat antolatu du Txindoki mendia ezagutzeko.

Mendizaleak udaletxeko plazatik irtengo dira goizeko 8:00etan eta, behin mendi txangoa amaituta, Bakiora itzuliko dira 15.00etan.

Jan-edana bakoitzaren kontura izango da; hala ere, autobus zerbitzua doan eskainiko zaie bazkideei; ez-bazkideek, ostera, 5 euro ordaindu beharko dituzte.
 
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 29a (Kultur Etxean edo sasiartemt@gmail.com helbidean.