Albisteak

 

Bakioko Udalak 2019ko ekainaren 15etik irailaren 15era arte TAO zerbitzua ezarriko du, ibilgailuen aparkalekua egituratzeko eta antolatzeko asmoz; izan ere, uda sasoian bisitari asko hurreratzen dira gure udalerrira.

Tarifak
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

  • 30’ra arte (Ordu erdi): 0,30 euro
  • 60’ra arte (Ordubete): 0,70 euro
  • 90’ra arte (Ordu eta erdi): 1,40 euro
  • 120’ra arte (Ordu bi): 2,00 euro
  • 150’ra arte (Ordu bi eta erdi): 2,80 euro
  • 180’ra arte (Hiru ordu): 3,60 euro
  • 210’ra arte (Hiru ordu eta erdi): 4,20 euro
  • 240’ra arte (Lau ordu): 4,60 euro

Egun osoa:
Astelehenetik barikura: 5,00 euro.
Zapatu, domeka eta jaiegunetan: 6,00 euro.
Salaketa kentzea: 10,00 euro (Salaketa ipintzen denetik hurrengo eguneko 20:00etara arte).

Ordutegia
TAO zerbitzua arautuko duen ordutegia ondokoa izango da:
Ekainean (15-16, 22-23 eta 29-30) eta irailean (1, 7-8 eta 14-15):
Asteburuetan, 10:00etatik 20:00etara.
Uztailean eta abuztuan:
Astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 20:00etara.
Zapatu, domeka eta jaiegunetan, 10:00etatik 20:00etara.

Egoiliarraren txartela eskuratzeko
Egoiliarraren txartela eskuratzeko egiaztatu behar izango da zirkulazio zerga ordainduta dagoela txartela ematen den egunean edo egiaztatu behar izango da ibilgailua Bakiora eskualdatu dela zerga hori ordaintzeko helburuz.

Hileko eta aldi baterako tarifak
Udalak gogorarazi gura du hileko eta aldi baterako tarifak iazko berberak izango direla:

  • Zirkulazio zerga Bakion ordaintzen duten egoiliarrak: 7,5 euro (4 hilabete).
  • Egoiliarrak baina zirkulazio zerga barik: 20 euro (4 hilabete).
  • Egoiliarrak, errenta modalitatean, baina zirkulazio zerga barik: 12,5 euro (hilabete 1).
  • Ohiko beharragatik aparkaleku plaza behar duten pertsonak: 20 euro (4 hilabete).
  • Bisitariak eta turistak: TAOk egun bakoitzerako ezarritako tarifak.

Aldi batez doan aparkatzeko gunea
Iazko moduan, merkataritza inguruan aldi batez doan aparkatzeko gune bat eratu da, Sabino Arana etorbideko 1.eko eraikinaren hegoaldetik San Pelaioko Bide Nagusiaren 17-19ko eraikinaren hegoalderaino.
Doan aparkatzeko gehieneko epea: 20 minutu. Tarifa: 0 €, TAOren makinak eman beharreko txartela ipiniz.
Epe hori amaituta, gutxienez ordu 2 igaro beharko dira, eremu horretan berriro ere doan aparkatu ahal izateko.
Kasu guzti-guztietan beharrezko ticketa ipini beharko da.

Non jaso behar dira txartelak
Txartelak egiteko lekua Txakolingunea izango da; Txakoligunea frontoiaren ondoko eraikinean dago eta txartelak egiteko epea ekainaren 3an hasiko da (astelehena).
Jendaurreko ordutegia ondokoa izango da:
Astelehenetik zapatura: 10:00etatik 14:00etara.
Gainera, bariku eta zapatuetan: 16:00etatik 19:00etara.
Abuztuaren 1etik aurrera, bulegoa ez da arratsaldez zabalduko.

Informazio telefonoa
Gura izanez gero, honako eskuko telefonora dei dezakezue: 607 590 284.

Eman beharreko agiriak
Txartela eskuratzeko interesa dutenek honako agiri hauek aurkeztu behar izango dituzte:

  • Erroldatutakoak: Ibilgailuaren zirkulazio baimena (txartel kopurua ez da mugatzen).
  • Erroldatuta ez dauden egoiliarrak: Jabetza egiaztatzen duen eskritura edo agiria eta ibilgailuaren zirkulazio baimena (Gehienez, txartel 2 etxebizitza bakoitzeko).
  • Uda osoan alokairuan dauden egoiliarrak: Kontratua edo jabeak errentamenduaren gainean egindako zinpeko adierazpena eta ibilgailuaren zirkulazio baimena (Gehienez, txartel 2 etxebizitza bakoitzeko).
  • Hilabetean alokairuan dauden egoiliarrak: Kontratua edo jabeak errentamenduaren gainean egindako zinpeko adierazpena eta ibilgailuaren zirkulazio baimena (gehienez, txartel 1 etxebizitza bakoitzeko).
  • Beharginak: Enpresaren egiaztagiria edo lan kontratua eta ibilgailuaren zirkulazio baimena (gehienez, txartel 1 behargin bakoitzeko).

Trakzino mekanikozko ibilgailuak Udaleko herribideetan aparkatzea (PDF 84KB)

Bakioko herri bide jakin batzuetan ibilgailuen estazionamendua mugatzeko eta antolatzeko kontrolerako herri zerbitzua arautzen dauan ordenantzea (PDF 137KB)