Albisteak

 

Datorren zapatuan, ekainak 8, "V. Bakio Kantari" izango da, bakiotarrei musika hurreratzeko asmoz.

Ekitaldia goizeko 12:00etan hasiko da, eta honako talde hauek hartuko dute parte:

  • Bakioko Abesbatza: Bentalden, Kiroletan hasita.
  • Bakioko Txistulariak: Bentalden, Kiroletan hasita.
  • Kanta kanta lorue: Bentalden, Batzokian hasita.
  • Txerokiak: Ondarren, Arimunen hasita.
  • Indautxuko Abesbatza: Gotzonen hasita.
  • Txorierriko KZeta taldea: Sabino Arana, Bolibarren hasita.
  • Uribarri kalez kale: Sabino Arana, Sabinen hasita.
  • Udondoko txikiteroak: Itxas-Ondon hasita.
  • Kemen Gra: Kai tabernan hasita.
  • Taberna Ibiltaria: Moila Puntan, Bakio tabernan hasita.

Egitaraua:

12:00 Musika errezitaldiak, Bakioko hainbat tokitan.

14:00 Taldeak Iru-Bide tabernan batuko dira. Ostean, Tabernalderantz joango dira, Kresalan eta Egian abestuz.

15:30 Herri bazkaria probalekuan, eta hortik aurrera kantuak eta musika.

Bazkaltzeko sarreren prezioa 18 eurokoa izango da; sarrerok Urzabal tabernan eta Kultur Etxean eskuratu ahalko dira.

Kantutegia (PDF 388KB)