Albisteak

 

Datorren barikuan, ekainak 7, udal langileek genero berdintasunari buruzko prestakuntza ikastaro batean parte hartuko dute, goizeko 9etatik 11etara, udal bulegoetan.

Berdintasun Plan hau neurrien multzo ordenatu batek osatzen du, eta neurri horiek guztiak bideratzen dira emakumezko eta gizonezkoen arteko aukera berdintasuna lortzen ahalegintzera eta berdintasuna bultzatzen eta lantzen duten politika publikoen garapena bermatzera.

Prestakuntza saioaren edukia:

  • Bakio berdintasunean: Bakion, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko errealitatea ezagutzen.
  • Udal Berdintasun I Plana: abian dagoen I Berdintasun Planaren helburuak eta lan ildo nagusiak ezagutzen eta Udal egitekoetan berdintasun txertatzen.
  • Sailka, aurrera eraman beharrekoetan gabeziak, aukerak eta baliabideak zehazten.

Udal bulegoak itxita goizeko 9etatik 11etara

Horren guztiaren ondorioz, Herritarrak Artatzeko Zerbitzua (HAZ) itxita egingo da ekainaren 7an, prestakuntza ematen den bi orduetan.

Sor litezkeen eragozpenak ulertu eta barkatuko dituzuelakoan.

Bakioko Udala.