Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

Datorren eguenean, ekainak 13, Gure Etxeak kultur eta astialdi txangoa antolatu du Asturiasko Llanesera eta Kantabriako San Vicente de la Barquerara, 39 euroren truke.

Bakioko "Gure Etxea" Pentsiodunen Klubak txangoan antolatutako ekintzak honakoak dira:

  • Llanes bisitatzeko ibilaldia, herriko gidari batek lagunduta.
  • Produktu tipikoak dastatzeko saioa.
  • Denbora librea Llanesko alde zaharrean.
  • Bazkaria erretegi-jatetxe batean.
  • Arratsaldez, bisita San Vicente de la Barquerara.

Inskripzioak Gure Etxean: 94 6194 697.