Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

Mendiko Automobilen Txapelketako probetariko bat, Euskal Herri mailakoa, Bakion korrituko da datorren zapatuan, ekainak 15, Jata inguruan egingo den igoerari esker. Automobilen mendi proba hau, “Jatako III. Igoera” izenekoa, 10:30ean hasiko da, 13:00etara arte luzatuko diren egiaztapen administratibo eta tekniko guztiak egiteko. Behin egiaztapenak amaituta, ibilgailuak parke itxi batean sartu eta bertan geldituko dira, harik eta 15:00etan entrenamendu saioak hasi arte; horren ondoren, bi txanda ofizial izango dira.

Mendiko auto lasterketak automobilismoaren diziplina bat dira, nahiko aldapatsuak diren mendateetan egin ohi direnak. Lasterketek erlojuz kontrakoen formatua dute. Pilotuak banan-banan ateratzen dira, zenbait segundoren aldearekin; horrela, erlojuari egin behar diote aurre, lehiakideak aurreratu gabe.

Gogorarazi beharra dago autoen kirol probak segurtasun osoarekin ikusteko modukoak direla, zenbait jarraibideri men eginez gero. Egin jaramon segurtasun arauei eta ez hartu arriskurik proba ikusteko orduan.

Lasterketa taldeen eremu teknikoa Zubiaurrealden instalaturik egongo da, futbol zelaiaren ondoan, eta bertan emango dira sariak.