Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

The Walk On Project (WOP) Fundazioak beste erronka bat aurkeztu du: txandakako herri lasterketa mistoa Bizkaian zehar. Helburuetariko bat da ekainaren 14an eta 15ean talde parte-hartzaileak gai izatea lurralde osoan barrena igaroko den ibilbidearen 226 kilometroak betetzeko 24 ordutik beherako denbora tartean. Hau da, kirol proba hau non-stop moldekoa izango da eta 19 etapa izango ditu; horietariko sei gauez egingo dira.

Etapetariko bik Bakio izango dute protagonista; izan ere, 11. etapa Bakiora iritsiko da Bermeotik, kostako errepidea erabiliz, eta 12.a gure udalerritik abiatuko da, Armintzan amaitzeko. Lasterketa Bakion izango da goizaleko 05:00etatik goizeko 08:00etara bitartean.

Itsas Museoaren zabaldegian irteera eta jomuga izanik, WOP Challenge 2019 lasterketak gure lurraldeko tokirik ezagunenak korrituko ditu, esaterako Urkiolako Natur Parkea, Algortako Portu Zaharra, Portugaleteko Zubi Esekia edo Gaztelugatxe.

Ekimen hau, WOPek antolatuko guztiak bezala, irabazi-asmorik gabekoa da eta helburutzat daukat gaixotasun neurodegeneratiboen kontrako borrokari laguntzea.

Argibide gehiago: www.wopchallenge.com.