Albisteak

 

2019ko bagilaren 15ean, zapatua, eguerdiko 12:15ean, Udal Korporazinoa eratuko da udalbatzaren aretoan, eta horren barri emon gura deutsegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoak izango dira:

Aztergaiaren puntu bakarra:

  • Bakioko Udala eratu eta alkatea hautatzea.

Oharra:

Bilkuran Edade Mahaia eratuko da; haren zereginak honakoak baino ez dira izango:

  1. Mahaia bilkuran egongo diran zinegotzirik zaharrenak eta gazteenak osotuko dabe.
  2. Zinegotzi aukeratu barri bakotxak aurkeztu beharreko ziurtagiriak egiaztatuko dauz.
  3. Mahaiak korporazinoa osotu dala adierazoko dau.

Jarraian, hautetsiak karguaz jaubetuko dira eta, azkenik, alkatea aukeratuko da, bozketa sekretu bitartez.