Albisteak

dokumentu hau leiho berri batean zabalduko da 

Euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Uda honetan zenbait ikastaro eskaintzen dira: HABEko azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak eta ahozko gaitasunak hobetzeko “mintzapraktika” ikastaroak ere.

Hala, hilean 80 orduko ikastaroak eskaintzen dira 9:00etatik 13:15era bitartean.

Talderik sortuz gero, Uribe Butroeko AEK-ko euskaltegi homologatua arduratuko da ikastaro horiek Kultur Etxean emateaz.

Izena emateko eta argibide gehiago jasotzeko: 607 601 302 edota kinttopeko@aek.org