Albisteak

Esta imagen se abrirá en una nueva ventana. 

Ekainaren 30era arte (domeka) zabalik egongo da Bakioko artisautza azokan parte hartzeko inskripzio epea.

Azoka hori "Arbaso" elkarteak antolatzen du (Euskal Herriko Artisautza tradizionala bultzatzeko elkartea) Bakioko Udalaren laguntzaz; feria Sabino Arana etorbidean izango da uztailaren 27an (egun osoan) eta 28an (11:00etatik 15:00etara bitartean).

Ekitaldian parte hartzeko interesa dutenek honako inskripzio orria bete beharko dute:

Inskripzio eskabidea:
http://www.arbaso.com/forminscripferiasbakio.htm

Argibide gehiago:
http://www.arbaso.com/talleres.asp

Azokako nekazaritza atalean izena emateko epea

Era berean, azoka honetako nekazaritza atalean parte hartzeko epea zabalik egongo da uztailaren 5era arte Udaletxean.

Nekazariek uztailaren 12tik aurrera deitu ahalko dute, onartuak izan diren jakiteko.