Albisteak

Este documento se abrirá en una ventana nueva 

2019ko uztailaren 21ean, Bakiok harrera egingo dio Bakioko MTBko V. ibilaldiari (Kepa Uriarte Memoriala). Proba honek balio izango du APNABI – AUTISMO BIZKAIA alkartearen aldeko fondoak biltzeko.

Honako hau ez da lehiatzeko proba bat, udalerriko parte-hartzaile guztien eta gizarte eta ekonomi eragile guztien elkartasuna eta lankidetza lortzeko asmoa baitago, autistak diren pertsona horien alde egin ahal izateko.

Ibilbidearen abiapuntua (10:00etan) eta helmuga Bakioko Sabino Arana etorbidean izango da.

Dagoeneko zabalik MTBren V. ibilbidean izena emateko epea

Izena emateko, La Caixaren ES18 2100 4952 1421 0018 1140 kontu korrontean 10 euroko diru sarrera edo banku transferentzia bat egin beharko da, parte-hartzailearen izen-abizenak adieraziz.

Ordainagiria edo transferentzia agiria Bakioko Turismo Bulegoan (Basigoko Bide Nagusia, 3) aurkeztu beharko da edo posta elektronikoz bidali turismo@bakio.org helbidera eta honako datu hauek bete:

Izen-abizenak.
Harremanetarako telefonoa.
NAN.
Jaiotze data.
Federatuta: BAI edo EZ.

Datuak betetzean, aurrez aurre edo e-maila bidez jakinaraziko da zein izan den dortsalaren adjudikazioa.

Dortsala Bakioko Turismo Bulegoan batu ahal izango da dagoeneko, honako ordutegi honen barruan:

  • Ekaina: Astelehenetik zapatura, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Domekatan: 10:00etatik 15:00etara.
  • Uztaila: Astelehenetik igandera, 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Halaber, lasterketaren egunean bertan jaso ahal izango da irteera mahaietan, goizeko 9:00etatik aurrera; horretarako, antolatzaileei jakinarazi beharko zaie zein izan den adjudikatutako dortsal zenbakia.

OHARRA: Inskripzinoa martxaren egunean bertan be egin ahal izango da urteera ordua izan baino ordubete lehenagora arte (15 €).

Ibilbidea amaituta, zozketa bat egingo da parte-hartzaile guztien artean, enpresa laguntzaileek emandako sariak baliatuz.

ZERO dortsala

Era berean, ibilbidean parte hartzeko asmorik izan ez, baina AUTISTAK diren pertsonei elkartasuna adierazi eta laguntza ekonomikoa eman nahi dioten pertsonek zero dortsala erosi ahalko dute modu sinbolikoan; horretarako, 10 euroko diru sarrera edo transferentzia egin beharko dute La Caixako ES18 2100 4952 1421 0018 1140 kontuan, ZERO DORTSALA jarriz.

Kiroldegian doako dutxa parte-hartzaileentzat

ARGIBIDE-EMTESPORT enpresak parte-hartzaileen esku jarriko du udal kiroldegian dutxa hartzeko aukera, behin proba amaituta. Horretarako, probako partaidetza dortsala aurkeztu beharko da.

Argibide gehiago

Argibide gehiago: 94 619 33 95 (Bakioko Turismo Bulegoa).

BAKIOKO BTT MARTXArenwebgunea: https://bakiokobttmartxa.art/

Ibilbidea: https://bakiokobttmartxa.art/itinerario/

Zuen zain gaude!

Ikusi 2019ko uztailaren 21eko ibilbidearen bideoa: https://youtu.be/vQe-2otC2aA