Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean zabalduko da 

Uztailaren 1etik aurrera, ohiko zerbitzuak ez eze kiroldegiko berdegunea ere zabalik egongo da, bertan udaz eta eguzkiaz gozatu ahal izateko.

Udal instalazioen udako ordutegia honakoa izango da: 09:00-14:00 eta 17:00-20:00 (domeka eta jaiegunetan goizez baino ez).

Gainera, udal liburutegia obretan dagoen bitartean, bertan izango dituzu irakurtzeko hainbat liburu eta egunkari ere.

Azkenik, igerilekua udan erabiltzeko araudi berria ere onartu da.

Hona hemen araudia (PDF 77,6KB)