Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean zabalduko da 

Bakioko Txakolinguneak ardo zuriak dastatzeko saioa antolatu du uztailaren 13rako, zapatua, 12:00etan. Dastaketa Elena Uriguen sumillerrak gidatuko du.

Horretarako, dena dela, aldez aurretik izena eman beharra dago Txakolingunean, edo 94 602 85 13 - 94 619 33 95 telefonoetara deitu edo e-mail bat bidali txakolingunea@bizkaia.eus helbidera.

Saioaren prezioa 10 eurokoa da.

Plazak mugatuak dira.