Albisteak

Irudi hau orrialde berrian irekiko da 

Bakioko Udalak (musika arloko zenbait adituren laguntzaz), Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurten ere Musika Astea antolatu dute. Ekimen honen XXXIII. edizioa dugu dagoeneko. Uztailaren 12tik 26ra bitartean 6 kontzertu izango dira: uztailaren 12 eta 26an Txakolingunean 20:00etan, eta uztailaren 15, 16, 17 eta 18an, Andra Mari elizan, ordu berean.

Sarrera doakoa izango da.

Programa

TXAKOLINGUNEAN, 20:00etan:

  • Uztailaren 12an, Estitxo Pinatxo
  • Uztailaren 26an, Inun

ANDRA MARI PARROKIAN, 20:00etan:

  • Uztailaren 15ean, Oreka Quartet
  • Uztailaren 16an, EHU Abesbatza 
  • Uztailaren 17an, Euskal Barrokensemble 
  • Uztailaren 18an, Fetén-Fetén & Jou Gónzalez

Argibide zehatzagoak erantsitako dossierrean:


Dossierra: 1. Zatia (PDF, 16MB)
Dossierra: 2. Zatia (PDF; 20,2MB)