Albisteak

 

Bizilore elkarteak, Bakioko Udalaren laguntzaz, udako merkatu txikiaren bederatzigarren edizioa jarri du martxan; merkatu honen helburua, azken batean, bigarren eskuko objektuen erosketa, salmenta eta elkartrukea da.

Azokatxo hau profesionalak ez diren pertsonei zuzenduta dago eta kontua da jendeak ganberak hustea eta erabiltzen ez dituen altzari, liburu, apainketa objektu, joko, jostailu, bisuteria edota bitxiak erakusgai ipintzea, geroago merkatuan saldu edo elkartrukatzeko.

Merkatu txikia abuztuaren 4an (domeka) izango da, 10:00etatik 14:00etara bitartean, Sabino Arana etorbidean.

Postua kokatzeko tokia eskatu gura dutenek uztailaren 31ren aurretik deitu beharko dute telefono honetara: 650 41 91 97 (bakarrik 17:00etatik 20:00etara) edo e-maila bidali helbide honetara:

rastrillo.bizilore@gmail.com.

Zuen begira gaude!