Albisteak

 
Denok ezagutzen dugu '3Txulo', 'Vaya Semanita' edo berrikiago 'Alli abajo' telesaioetan egindako antzezpenengatik. Iker Galartzak txikitatik oso garbi zeukan bere etorkizuna interpretazio eta antzezpena izango zela. Umetan zirkuak bisitatzen zituen eta horrek zirrara berezia sorrarazten zion. Hala, ilusioa, ekina eta pertseberantzia uztartuz, prestaketa lanetarako hiru urte igarota, azkenean ekimen honetan buru-belarri sartu eta bere zirkua muntatzeko erabakia hartu zuen.

Pasa den urtean Tolosan estreinatu zen lehen aldiz Gure Zirkua, eta, saio baten ondoren, beste bat eta hurrengoa ere etorri ziren eta hala ehun inguru egin arte. Orain beste bira batean dabil eta horrek Bakiora ekarri du, lehengo zirkuak nolakoak ziren erakutsi nahian eta, gainera, euskaraz.

Egunak eta funtzioak Bakion:

  • Uztailaren 12an, 18:00etan
  • Uztailaren 13an, 18:00etan eta 20:30ean
  • Uztailaren 14an, 18:00etan
  • Uztailaren 18an, 18:00etan
  • Uztailaren 19an, 18:00etan
  • Uztailaren 20an, 18:00etan eta 20:30ean
Sarrerak salgai txarteldegian (egunero arratsaldeko 19:00etatik aurrera) edo ticketea.com webgunean.