Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

Memoriaren Eguna datorren domekan, uztailak 14, ospatuko da eguerdiko 13:00etatik aurrera, gudarien omenez ezarrita dagoen oroitarriaren aurrean.

Aurton, 2006ko omenalditik hasi eta 2019ra arte egindako ibilbidea nabarmenduko da, koreografia baten bidez eta urterik urte aurrera eramandako ekitaldien argazkiak eta materiala erakutsiz.

Bestalde, aipamen berezia egingo zaio hainbat urtetan ekitaldi honetan parte hartu duen eta otsailean hil zen Jon Lopategi bertsolari bikainari.