Albisteak

 

Uztailaren 11n, eguenez, arratsaldeko 7etan, aparteko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren barri emon gura deutsegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoa izango dira:

Aztergaiak:

  1. Udalaren eraketari buruzko akta onetsi, hala behar balitz.
  2. Talde politikoen eraketaren eta bozeroaleen aukeraketaren barri emon.
  3. Informazino Batzorde iraunkorrak sortu eta osotu eta batzartuko diran egunak eta orduak zehaztu eta Informazino Batzordeetako buruak izendatu.
  4. Tokiko Gobernu Batzarra eratu.
  5. Udalaren Osoko Bilkurak egingo diran egunak eta orduak zehaztu.
  6. Korporazinoko ordezkariak izendatzea udalbatzaren eskumeneko kide askotako Organoetan.
  7. Alkatearen ebazpenen barri emotea, alkateordea izendatzeari jagokonez, bai eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideei jagokenez be.
  8. Alkatetzaren erabateko dedikazinoari buruzko erabagia hartu.
  9. 2019-2023 udal legegintzaldian, zinegotziek udal organoetan parte hartzeagaitik jagokezan dirulaguntzak, bai eta udal taldeei jagokezan diru sariak be onartu.
  10. Kontratazino mahai iraunkorra sortu.
  11. Bakioko Udaleko alkate eta zinegotzien jardunerako kode etikoaren dekalogoa onartu.