Albisteak

 

Aurreko urteotan bezala, hondartzainen kontratazioa Bizkaiko Foru Aldundiak azpikontratatzen duen enpresa baten kontura izango da.

Eta enpresa horrek jakinarazi du hondartzaina izateko zerbitzurako erreserben lan poltsan behar adina pertsona izango direla ziurtatzeko, curriculumak jasotzeko epea zabaldu duela.

Lan poltsan parte hartzeko baldintzak:

  • Euskaraz eta gaztelaniaz jakitea
  • Hondartza ondoko udalerrian edo inguruan bizitzea
  • Ordutegi malgutasuna
  • Bizkaiko hondartzetarako kontratazioa (mugikortasuna)
  • Harremanetan jartzeko eta lantaldean lan egiteko gaitasuna
  • Gida baimena

Honakoak ere baloratuko dira:

  • Ibilgailu propioa
  • Beste hizkuntzaren bat jakitea (ingelesa, frantsesa...)

Bidali curriculuma helbide honetara: hondartzaina@ingure.net