Albisteak

 

Dagoeneko hasi dira Bakeako jolasgunea berriztatzeko lanak. Udalak, lehenik eta behin, zabu guztiak desmuntatu eta kendu ditu, hondaturik eta egoera kaskarrean egonik, horrek umeei arriskua ekar baitziezaiekeen.

Horren ondoren, lehenengo fase batean, kautxuzko behea eraberritu eta joko berriak instalatuko dira, hala nola amaraun baten itxura izango duen sarea. Aurreikusita dago lanak udazken honetan aurrera eramatea, urtea bukatu aurretik.

Halaber, bigarren fase batean, tirolina bat ipiniko da datorren urtean, betiere erreka nagusiaren eskuinalde osoan padura bat egiteko eta uholde arriskua gutxitzeko hasiko diren obren ondorioz mugituko den lurra baliatuz.

Azkenik, jolasgunea eta ingurua oso-osorik zaharberritzen eta hornitzen jarraitzeko lanen barruan, kirol makinak jartzeko asmoa dago.