Albisteak

 

Domekan, uztailak 14, esklerosi anizkoitzaren 'Busti zaitez' laguntza jaialdiaren XXII. edizioa izango da Bakioko hondartzan eta kiroldegian, Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak antolatuta, herria sentsibilizatzeko eta gaixotasun honi aurre egin nahian diharduten pertsonen errekuperazio-kostuetarako dirua batzeko.
 
Ekitaldia hondartzan eta kiroldegiko igerilekuan egingo da, eta leku horietan kamisetak, motxilak, soinekoak, zapiak, etab. egongo dira salgai.

Parte hartzeko, hondartzetan edo igerilekuetan mugatuta dagoen eremuan igeri egin behar da. Parte hartzen dutenei diploma egiaztatzaile bat emango zaie eta jardunaldia bukaeran metro guztiak zenbatuko dira, ekintza sinboliko batean. Halaber, jardunaldi osoan boluntarioek informazioa eskainiko dute, adibidez kanpaina honetan nola lagundu edo zer den Esklerosi Anizkoitza azalduz.