Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

Uztailaren 28an, domekan, Sasiarte mendi taldeak 15 kilometroko ibilbidea antolatu du, Bakiotik Mundakara bitartean.

Mendizaleak eta ibiltariak 8:30ean irtengo dira udaletxeko plazatik. Janaria eta edana bakoitzaren kontura izango dira. Buelta autobusez egingo da; bazkideak doan joango dira eta gainerakoek 4 euro ordaindu beharko dituzte.

Txangoan parte hartzeko, izena eman beharra dago Kultur Etxean (94 619 33 69) edo sasiartemt@gmail.com helbidean, uztailaren 24ra arte.