Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Bizkaiko kirol instalakuntzen sektorean deiturik dauden mobilizazioak direla eta, kiroldegiak honako hau ohartarazi nahi die erabiltzaile guztiei:

Geldialdi partzialak

Uztailak 18, osteguna (17:30-21:30)

Uztailak 19, ostirala (8:30-12:30)


Grebarako deialdia

Uztailak 23, asteartea


Gure langileek deialdiarekin bat egiten badute, Bakio kiroldegia itxita egongo da ordu horietan erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.

Kiroldegia itxi behar izanez gero, erabiltzaileak geldialdiaren orduak izan baino lehenago kanporatuak izango dira instalazioetatik (igerilekua, jarduera-gela, kirol guneak eta gimnasioa).

Barkatu eragozpenak.
Bakioko kiroldegia