Albisteak

 

Azken hilabeteetan hainbat neurri hartu dira bakiotarron mugikortasuna eta bereziki oinezkoen segurtasuna hobetzeko:

  • Mieta eta Urzabal kaleetan oinezkoentzako eremuak margotu.
  • Arimune ondoko hondartzarako sarrera oinezkoentzako gorde.
  • OTA-TAO egoiliarrentzako zein txartela dutenentzako guneak sortu (laranjaz margotuta).

Hartutako erabaki hauekin batera, ezinbestekoa da denok arauak, aholkuak eta debekuak errespetatzea, bai aparkatzeko bai zirkulatzeko orduan. Horregatik gogoratu nahi dugu:

  • Debekatutako guneetan ezin dela aparkatu (zamalanetarako eta elbarrientzako eremuak, aparkatzeko markatuta ez dauden lekuak, debeku-seinale horizontal zein bertikalak dituzten guneak…).
  • San Pelaioko Bide Nagusian, BBKren aurrean, dagoen OTA-TAOko gune gorria doakoa dela, eta 20 minutuz baino ezin dela aparkatu, eta erabiltzaile guztiek ipini behar dutela makinan hartzen den papera, TAO txartela eduki zein ez.

Egin dezagun denok batera Bakio seguru eta jasangarriagoaren alde!