Albisteak

 

Itxas-Alde Frantziako Montreal D’aude udalerrira abiatuko da uztailaren 18an, folklore eta kultura arloko zenbait jarduera eta ekimenetan parte hartzera, herriko familien etxeetan ostatu hartuz.

Gainera, hilaren 18tik 24ra bitarteko kultur ibilbide honetan, dantza taldeko kideek Okzitania eta Akitaniako udalerri batzuk bisitatuko dituzte, hala nola Narbona, Tarbe, Tolosa eta Paue.