Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Datorren abuztuaren 8an, eguenean, Gure Etxeak kultur eta astialdi txangoa antolatu du Hondarribira, 42 euroren truke.

Bakioko "Gure Etxea" Pentsiodunen Klubak txangoan antolatutako ekintzak honakoak dira:

  • Hondarribiko alde zaharra ikusteko bisita, gidari ofizial baten eskutik.
  • Pintxo-potea, denbora librea osteratxo bat egiteko edo zerbait hartzeko.
  • Bazkaria erretegi-jatetxe batean.
  • Arratsaldez, Donostiako alde zaharra ikusteko bisita gidatua.

Inskripzioak Gure Etxean abuztuaren 1etik 4ra bitartean: 94 619 46 97.