Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

Orain dela zenbait hilabete jakinarazi genuen bezala, Bakioko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak (URA) lankidetza hitzarmena sinatu dute, Estepona ibaiaren uholde arriskua murrizteko eta haren ingurumen balioa berreskuratzeko helburua duen proiektua aurrera eraman dadin.

Udalerriaren erdialdean padura bat sortuta, udalerriko egituran errotiko aldaketa izango da. Gure herria ikusteko modua aldatu eta balio erantsia emango dio; izan ere, ingurumen balioak berreskuratuko dira, espazio publikoa beste modu batera atzemango da eta uholde arriskuei aurre egingo zaie modu berritzaile batez.

Proiektua Bakioko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak gidatuko dute eta, aurrera eramateko orduan, Paola Sangalli paisajista ospetsuaren lankidetza izango da. Egitasmo hau Europan ere aurkeztu da Klima Aldaketaren aurkako Euskal Estrategiaren ezarpena sendotzen duen proiektu gisa (KLIMA 20150).

Gauzak horrela, uztailaren 24an, herritarrek parte hartzeko tailerra izango da Bakeako karpan, 18:00etan, Bakeako paduraren eta Solozarreko basoaren funtzionamenduaren nondik norakoak aurkezteko eta azaltzeko.