Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

Beste urte batez, "Bakio Saltsan" nekazaritza eta artisautza XXXIV. azoka antolatu du "Arbaso" elkarteak (Euskal Herriko Artisautza tradizionala bultzatzeko elkartea), Bakioko Udalaren laguntzaz, eta, aurten, uztailaren 27 eta 28an ospatuko da Sabino Arana etorbidean.

Artisau eta nekazarien postuez gain, Sabino Aranara hurbiltzen direnek bestelako ekintza batzuk ere izango dituzte eskura:

Uztailak 27 (zapatua)
11:00 – 15:00 / 18:00 – 21:00 Baserriko produktuak, txakolina eta artisautza
17:00 – 20:00 "Al Baker’s Saloon" antzerki eta magia ikuskizuna
18:00 – 20:00 Garagardo dastaketa
20:00 "Taberna Ibiltaria"

Uztailak 28 (domeka)
11:00 – 15:00 Baserriko produktuak, txakolina eta artisautza
12:00 – 14:30 Umeentzako serigrafia tailerrak (umeek serigrafiatzeko kamiseta ekarri behar dute)