Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Urtero legez, San Inazio egunaren bezperan, uztailaren 30ean, martitzena, Itxas-Alde Dantza Taldeak Nazioarteko XIX. Folklore jaialdia antolatuko du.

Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da Bakioko Kiroldegian eta bertan Panamako “Los Compadre” taldeak eta Tahitiko “Hei Show Tamure” taldeak parte hartuko dute.

Egun horretan, eguerdiko 12:00etan, korporazioak harrera egingo die nazioarteko folklore jaialdian parte hartuko duten talde horiei. Denak gonbidatuta zaudete Udalaren ekitaldira etortzen eguerdiko 12:00etan, folklore talde bi hauei laguntzeko, harrera egiteko eta Bakiora bertaratu izana eskertzeko.

Horren ostean, taldeek kalejira egingo dute Bakioko kaleetan barrena, gauean izango dugun jaialdia iragarriz.

Dantza jaialdia Bitz-Ganen

Bestalde, uztailaren 31n, eguaztena, San Ignazio egunean, Itxas-Aldek urteroko dantzaldia egingo du Bitz-Ganen, 13:00etan hasita.